Aurreneko partidua, 4 puntuak jokoan

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 26a, 02:00

Binakako Txapelketa Nagusia gaur hasiko da Galarretan, 16:00etatik aurrera. Urriza-Endika eta Uterga-Ion neurtuko dira ligaxkako aurreneko partidu honetan. Bikote irabazleak 4 puntu lortuko ditu eta galtzaileak, lortutako tantoen arabera, 2 edo 0 artean. Urriza egungo txapelduna da, Barrenetxearekin lortu zuen iazko txapelketa irabaztea, baina oraingoan ez dute elkarrekin jokatuko. Endika gaztearekin jokatuko du, atzelari gisa jokatuko duen aurrelaria. Aurrean esperientziadun bikotea izango dute. Uterga ondo moldatu ohi da binakako txapelketan eta Ion lagun, lehia polita espero da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!