Euskeraren Eguna ospatzeko, Mintzodromoa

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 26a, 02:00

Euskeraren Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izango da, ohi bezala, eta herriko hain­bat talde ekitaldi desberdinak prestatzen ari dira egun horre­tarako. Hernaniko Udal Euskal­te­giak, esaterako, mintzodro­moa antolatu du abenduaren 5ean.

Elkarrekin euskeraz aritzeko aukera
Udal Euskaltegiak azaldu due­nez, «mintzodromoaren helbu­rua da, euskeraz ikasten ari direnak euskeraz hitz egitera animatzea; euskeraz jakin arren, euskeraz aritzeko aukera gutxi duenari aukera horiek ematea; euskalduna izan arren, ohituraz euskeraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea... azken batean, elkarrekin euskeraz aritzea».

Euskera, kalera
Oraindik zehaztu gabe dago non egingo den mintzodromoa, baina leku irekiren batean izango dela aurreratu dute: «ka­lean edo areto zabalen batean; euskera kalera ateratzea baita asmoa». Izena ematen dutenak lauko taldeetan jarriko dituzte, mahai baten bueltan, eta euskeraz hitz egingo dute 15 bat minutuko hiru txandatan, aldez aurretik zehaztutako gai batzuen in­guruan. Bi aukera izango dira: goizeko 10:00etan edo arra­tsaldeko 18:00etan.

Izena, telefonoz edo emailez
Izena emateko epea zabalik dago, azaroaren 1era arte egongo da zabalik. Izena emateko, bi bide daude: Udal Euskaltegiko telefonora deitu (943 33 18 96) edo emaila idatzi (euskaltegi@hernani.net). Herritarrei dei egiten diete animatu eta parte hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!