Emakumezkoen taldeak atzo ekin zion Euskal Ligari eta hasiera ezinhobea izan du. 41-10 nagusitu zitzion Gaztedi taldeari. Hasieratik nagusitu ziren etxekoak. Aurredenboraldian partidu bakarra jokatu zuten eta ondoren 7ko txapelketan ibili badira ere, alde haundia dagoela azaldu du Joxe Elosegik eta aurreneko partidua izateko oso maila ona eman dutela. Gaur, Ohorezko Mailako taldearen txanda izango da, 17:00etan Landaren.