Seniorrek partidu garrantzitsua eta 6 partidu Hernanin, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 25a, 02:00

Hernaniko pelotariek 10 partidu jokatuko dituzte gaur, Gipuzkoako Txapelketaren barruan. Horien artean azpimarratzekoa da aurreneko mailako seniorren partidua. Ojuel eta Aizpitartek irabazten badute, partidurik galdu gabe jarraituko dute eta lider jarraituko dute sailkapenean. Azpeitian jokatuko dute 18:30etatik aurrera, Ilunperen aurka. Esnal eta Lizeaga seniorrek ere, Zegaman jokatuko dute 21:00etatik aurrera eta Leonet eta Arizkorretak Hernanin, 09:30etatik aurrera. Ondoren, infantilen 5 partidu izango dira. Azkoitia eta Zestoan ere jokatuko dituzte beste partidu bana
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!