Hernaniarren arteko lehia gaur, finalean

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 25a, 02:00

Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dira gaur 16:30etatik aurrera, Soraluzen. Senior aurreneko mailan, hernaniarren arteko lehia izango da: Goiatz Mancisidor-Ariane Arrieta/Miren Goikoetxea-Maider Huizi. Bigarren mailan, Garazi Jauregi eta Eneritz Perez, Intxurreren aurka neurtuko dira. Bestalde, jubeniletan, Maddi Mujika-Amaia Azkuek Hernanin jokatuko dute gaur 09:30etatik aurrera, Ziotzaren aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!