Auzitegi Nazionalak gaur zehaztuko du kasuak banaka edo denak batera erabakiko dituen

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 25a, 02:00

Auzitegi Nazionalak gaur zehaztuko du Parot doktrina aplikatu zaien presoen askatasun eskaerak banaka edo denak batera erabakiko ditu­en. Denera, 56 eskaera sartu dira Auzitegian; kondena be­teta izan arren, preso se­gitzen dutenena, Parot doktrina dela eta. Tartean dira Pakito Lujanbio eta Inma Noble preso hernaniarrak. Hernaniko presoen senideek azaldu dute, ziurrenik kasuz kasu aztertuko dituztela, baina denbora luzatzen saiatu arren, aske utzi beharko dituztela berandu baino lehen. EPPKren barruan, beste bi preso hernaniar ere badira Parot doktrina aplikatu zaienak: J.J. Zabaleta Baldo eta Asier Ormazabal. Eta Kole­k­tibo­ko kide ez den Kepa Pikabeari ere ezarri diote. Hiru hernaniar hauek oraindik kondena bete­tzeko dute. Kasu hauetan, irteera data berrikusteko eskaera bideratzen ari dira. Gaur, azken ostiralarekin bat, kontzentrazioa egingo da 20:00etan Plazan, preso eta ihes­larien eskubideen aldeko mugimenduak deituta. Dok­tri­­­­na­­ri buruz ariko dira eta herriko presoen egoeraz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!