peru Alfaro triatleta hernaniarrak ilusioz hartu du Txantxillan omenduko duten albistea. Alfaro bera ez da izango omenaldian, Lanzaroten baitabil Ironmana prestatzen. Handik, hala jakinarazi dio Kronikari: «oso eskertuta nago hernaniarrekin, eta penatuta, hor egoterik izango ez dudalako. Nahi nuke hernaniarrek jakitea ilusio haundia egin didala».
Sekulako maila ematen ari da Alfaro, triatloian daramazkien urteetan. Aurten ere Espainiako Triatloi txapelduna da, distantzia erdian, eta 2014ko Hawaiko Ironmana dauka buruan. Harako puntuak pilatzeko egingo du lan bitartean, eta Mexikora dijoa abenduan, lehendabiziko Ironmana egitera.
Mexikon edo Hawaien, Alfarok beti gogoan izaten omen du herria. «Eta beti saiatu naiz eta saiatuko naiz Hernaniko izena maila goienera eramaten».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!