Emakumezkoen taldeak gaur ekingo dio Euskal Ligari. Gaztedi izango du aurrez aurre, Landaren, 10:00etatik aurrera eta bost puntu lortzeko asmotan dira trikoloreak. «Gaztedi historikoki talde sendoa izan da, baina egun ez dabil hain sendo. Eta ziurrenik 12ra jokatu beharko dugu, jokalari faltan baitaude», azaldu du Joxe Elosegik. Denboraldiari begira, goiko postuetan ibiltzeko aukera ikusten du: «Bi urte eta erdi luze hauetan lan polita egin dugu eta aurten jada, potentzial haundiko jokalariak izango dira». Horrez gain, esperientziadun 4 jokalari berri sartu dira taldean: Onintza Mokoroa (La Unican ibilia), Amets Castrejana (Uribealdea eta ASBn ibilia eta Estatuko Selekzioko jokalaria), Amaia Erbina (Ordiziko mutilekin jokatzen ibilia, kadetea izanik) eta Anabel Perez (Cisnerosen ibilia eta Estatuko Selekzioko jokalaria). Aurtengo helburua izango da, ahal den hoberen ibiltzea eta taldea gero eta gehiago sendotzea.
Aurreneko taldeak, bihar
Landare taldeak ere gaur jokatuko du Getxo Bren aurka, 11:30etan Faduran. Kadete eta infantilek Landaren jokatuko dute, nesken partiduaren ostean (12:30 eta 11:30). Gaztedi taldea izango dute aurkari, biek ere. Ohorezko Mailako taldeak bihar jokatuko du El Salvadorren aurka (Landaren, 17:00).