Sei bikote, txapelak janzteko prest

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 24a, 02:00

Binakako Txapelketa Nagusia larunbatean hasiko da, ligaxkako aurreneko partiduarekin. Egungo txapeldunak: Urriza-Barrenetxea IV.

Sei bikote lehian izango dira larunbatetik aurrera, Bina­kako Txapelketa Nagusian. Honakoak izango dira bikoteak: Urriza-Endika, Juaristi-Barrenetxea IV, Ezkurra-Agirrezabala, Etxeberria IV-Etxeberria III, Uterga-Ion eta Etxabe II-San Miguel.

Atzo eman zuten txapelketaren berri prentsaurrean eta iazko sistema bera erabiliko da.

Denek, denen aurka
Bikote guztiek talde berdinean jokatuko dute eta 15 partiduko ligaxka bat jokatuko da. Denek denen aurka jokatuko dute. Sailkapena ez da izango irabazitako partiduen arabera, lortutako puntuen arabera baizik. Partidua irabazten duenak 4 puntu lortuko ditu. Galtzen duen bikoteak, be­rriz, 36-39 tanto bitartean lortzen baditu, 2 puntu lortuko ditu; 32-35 tanto lortzen baditu, puntu 1 lortuko du eta 32 tanto baino gutxiagogatik gal­tzen badu, ez du punturik lortuko.

Finala, abenduaren 21ean izango da.

Gaur, lau partidu
Ostegunero bezala, jaialdia izan­go da gaur Galarretan, 16:00etatik aurrera (lau partidu). Estela­rra: Urriza-Ba­rre­ne­txea IV/Jua­ris­ti-San Miguel.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!