Santa Barbara igo eta jaitsi, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 24a, 02:00

Txantxillako festak izango dira larunbatean eta ekintzen artean, Txan­txilla-Santa Barbara-Txantxilla herri krosaren lehen edizioa antolatu dute. Guztira 6 kilometro inguru. Goizeko 10:30etan hasiko da eta aurretik kros txikia ere egingo dute auzoan barrena. Lasterketan izena emateko www.herrikrossa.com webgunera edo Ibai Mendi kirol dendara jo behar da ( 7 euro). Egunean bertan ere eman daiteke izena, 10 euroan. Sari ederrak izango dira eta sari banaketan, Peru Alfaro Espai­niako triatloi txapeldunari omenalditxoa egingo diote antolatzaileek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!