Mobilizazio eguna, hezkuntzan

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 24a, 02:00

Mobilizazio eguna izango da gaur hezkuntzan. Alde batetik, sindikatuen gehiengoak lanuzteak deitu ditu gaur, asteartean bezala, ikastetxe konzertatuetan. Murriz­keten aurka eta hitzarmenaren alde izango dira lanuzteak eta Her­naniko Inmakulada ikastetxean murrizketen aurkako kamixeta beltzak jantziko dituzte irakasleek. La­nuzteetarako gehiengo orokorrik lortu ez dela eta, modu horretan egingo dute protesta. Asteartean, 30 irakasletik 20 inguruk jantzi zituzten kamixetak.

Bestetik, STEE-EILAS, CCOO eta FETE-UGT sindikatuek kontzentrazioa deitu dute gaur, 12:30etan Hez­kuntza De­legaritzan, LOMCEren aur­ka. Estatu mailako greba deialdiarekin elkartasunez deitu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!