Artista eta letra esanguratsuenak, bat eginda

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 26a, 02:00

Euskal kanta klasikoak eta egungoak. Baita kanpoko ar­tisten euskerazko molda­ketak ere. Eta horrez gain, sorpresa ugari. Guztia, pun­ta-puntan dabiltzan euskal artisten eskutik. Horixe eskainiko du gaur Sortuko dira besteak emanaldiak.
Alex Sardui (Gatibu), Mi­kel Urdangarin, Petti, Olatz Prat, Estitxu Pinatxo eta Mixel Ducauren (Errobi) ahots esan­guratsuek bat egingo dute. Eta lagun izango dute, besteak beste, hasi berri den Iosune Marin kantautore hernaniarra. Joxan Goikoe­txea hernaniarra ere, musikari lanetan ariko da. Laboa, Lete, Leonard Cohen, Pablo Milanés edo Janis Joplin bezalako artisten interpreta­zio­ak entzun ahal izango dira. Baita Petti edo Mikel Urdan­garinen kantu propioak ere. Sorpresa ugari ere prestatu dituzte eta aurreratu dutenez, Herri harresiarekin bat eginez, abesti bat prestatu dute, Alex Sarduik abestuko duena.

Emanaldi berria; desberdina
Sortuko dira besteak ekimena Euskal Herriko hainbat pla­zatara iritsi da denbora hone­tan, baina argi azaldu dute gaurkoak ez duela zerikusi­rik orain artekoarekin: «Ema­naldiak nobedade ugari izan­go ditu eta sorpresak ere bai. Orain arte ikusi gabea izango da eta hurrengo emanaldiak ere desberdinak izango dira».
2 orduko emanaldia izango da, 25-30 kanta ingurukoa.

Sarrerak erosteko aukera
650 sarrera jarri dituzte salgai eta Oindi, Aralar eta Biterin erosi daitezke 15 euroan. Kiroldegian bertan ere jarriko dituzte 19:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!