‘Bertsolari’ dokumentala, igandean

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 23a, 02:00

Dokumentalen hirugarren emanaldia antolatu dute igandean, Dobe­ra Euskara Elkarteak eta Hernaniko Gazte Asanbladak. Asier Altuna­ren Bertsolari filma emango dute 18:00etatik aurrera, Gaztetxean. Dokumentalean, bertsolarien kultura, ofizioa, artea... ikusi daiteke. «Bertsolaritzari buruz pelikula bat egitea zen abiapuntua. Bidean isiltasuna, poesia, biluztasuna eta bat-batekotasunaren amildegia topatu genituen. Inprobisatzen bukatu genuen», dio Altunak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!