Goizuetako Umore Ona elkartean ardo probaketa egin zuten larunbatean. Alde batetik, elkartean sartuko dituzten ardo berrien aukeraketa egin zuten eta bestetik, Iñaki Rojo Solagüen bodegako arduradun komertzialak ardoaren inguruko solasalditxo bat eman zuen. Denera, 45 bat lagun elkartu ziren eta oso giro politean ibili ziren. Kata horizontala eta bertikala egin zuten, ardo txuri batekin hasi eta erreserba berezi batekin bukatuz. Igandean, berriz, mendi bueltak egiteari ekingo diote. Plazatik abiatuko dira 09:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!