Goiener proiektua eta energia berriztagarriak, hizketagai

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 23a, 02:00

Hitzaldia 19:00etan izango da Ereñotzuko kultur etxean. Bihar, berriz, bideo emanaldia izango da: ‘Egeotik Kantauri itsasora bizikletaz’.

Ereñotzuko Udazken Kul­­­tu­ralaren barruan, hitzaldia antolatu dute gaur 19:00e­tan kultur etxean. Goiener proiektua azalduko dute, hau da, energia berriztagarriei (renovable) buruz ariko dira. Goiener, energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba da, irabazteko asmorik gabekoa. Bertan biltzen dira, %100ean eredu berriztagarria lortzeko lan egin nahi duten eta gaur egungo eredu energetikoa aldatzeko gogoa duten milaka pertsona. Hala diote: «Ez dugu itxaron behar gobernuek gure ordez egin arte. Gutako bakoitzak etxean energia berdea kontsumitzea eskatuz gero, entzun beharko digute. Gutako bakoitzak kopuru txiki bat hartzen badu iturri berriztagarrietatik (biogasa, eguzki energia, haize bidezkoa...) posible da sorkuntza proiektuak abian jartzea; era independente batean, gure gogoaren menpeko bakarrik».

Bideoa, Aitor Vidalen eskutik Bihar, bideo emanaldia izango da Aitor Vidalen eskutik: Egeotik Kantauri itsarora bizikletaz. 19:00etan izango da kultur etxean. Igandean, berriz, ipuin ordua izango da Gorka Olazabal ipuin kontalariarekin, 11:30etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!