Aurreneko txupinazoak izan du txispa eta indarra, Txantxillan

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 27a, 02:00

Txantxilla auzoko festak ospatu ziren atzo, aurreneko aldiz. Eta aurreneko txupinazo honek txispa eta indarra izan duela esan beharra dago. Ekintza desberdinez osatutako egun osoko egitaraua prestatu zuten eta jende ugari gerturatu zen. Ez zen aspertzeko tarterik izan: diana, buruhaundiak, pintxo-potea, zezenak, sardin jatea, kontzertua...
Ofizialki 12:00etan hasi ziren festak, Xanti Zubeldia Salserok txupinazoa botatzean. Aurretik, omenaldi txiki bat egin zioten. «Gurea auzo be­rria da, baina lehenago ere he­men hainbat familia bizi izan da. Xanti urte lu­zez Txantxillan bara­tza eta etxola eduki­takoa da eta herriko festei oso lotua», azaldu zuten.

«Peruren partetik,
eskerrik asko»

Txupinazoaren aurretik, kros herrikoia egin zen: Santa Barbara igo eta jaitsi. 67 lagunek hartu zuten par­te; horietatik 37, Hernani­koak. Gizo­ne­tan, Iñigo Sar­don oreretarrak irabazi zuen (0:23:42) eta emakumezkoetan, Eva Pelae­zek (0:28:24). Hernaniarren artean, Dennis Sorondo izan zen azkarrena (0:25:05); sailkapen orokorrean laugarren geratu zen. Emakumeetan, Edurne Eli­zon­do helmugaratu zen aurre­na (0:32:59), Ju­gatx Etxe­berriarekin batera (0:33:00). Sailkapen orokorrean, bigarren eta hirugarren postua lortu zuten.
Sari banaketan, Peru Al­fa­ro Espainiako triatloi txapeldunari omenalditxo bat egin zioten eta, Lanzaroten denez en­trenatzen, bere gurasoek har­­tu zuten oroigarria. «Pe­ruk pena haundia du ezin izan duelako etorri eta bere partetik, eskerrik asko. Ilusio haundia egin dio», azaldu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!