«Argumentu onak izatea ez da nahikoa, aurreiritziak dituen pertsonarengan eragiteko»

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 23a, 02:00

Etorkinei buruzko zurrumurruak zabaltzen dituztenekin, enpatia, errespetua, entzuten jakitea... kontuan hartu beharreko elementuak dira, Raquel Moreno soziologoaren arabera. «Modu horretan iritsiko gara zalantza sortzera eta erreflexioa eragitera», dio. Tailerra gaur, 18:00etan.

«Guztiok dauzkagu aurreiritziak eta guztiok noizbait zurrumurruren bat sinestu edo zabaldu dugu. Beraz, etorkinen inguruko aurreiri­tziak dituen pertsona batengana iristeko, bere lekuan jar­tzen saiatu behar gara eta ez dugu sekulako espektatiba izan behar. Gure argumentuak behin eta berriz errepikatzen ez dugu ezer lortuko. Argumentu onak baino askoz garrantzitsuagoak dira beste elementu batzuk: entzuten jakitea, enpatia, galdetzea, ulertzea, errespetuz jokatzea, ondo komunikatzea...», halaxe azaldu dio Raquel Moreno soziologoak Kronikari. Moreno D-CASeko (Co­lec­tivo de Analistas Sociales) kidea da eta gaur zurrumurruak argitzeko tailer bat emango du. AMHERek antolatutako tailerretatik hirugarrena da. 18:00etan izango da Biterin. Zurrumurruen aurre­an nola jokatu erakutsiko du. 3 orduko saioa Zurrumurruak zabaltzen ditu­en pertsona ba­tek modu horretan jokatzeko, zer esperientzia izan duen jakitea garrantzitsua da Mo­renoren esa­­netan. Behin bere egoera eza­­gututa, zalan­tza sortzea eta erreflexioa eragitea errazagoa dela dio. «Hel­bu­rua da jarrera kri­­tikoa piz­tea beregan. Zer­ga­tik sinesten duzu zu­rrumurru ho­ri? Baina beti errespetuarekin eta inor gutxi­etsi ga­be». Egoera edo ko­men­­tarioen aurre­an norbere burua kontrolatzen jakitea ere garran­tzitsua dela dio Mo­re­nok: «As­ko­tan gu izaten gara arazoa eztabaidan, salta egiten baitugu». Tailer honen bidez, jarrera profesionalagoa eta teknikoagoa izateko erremintak emango ditu Morenok. 

3 orduko saioa
 izango da eta adibide praktikoak landuko dituzte. Bestalde, soziologo katalanak dio, esperientzia txarrak izaten direla tarteka eta horietatik ikasi eta alde positiboak atera behar direla.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!