Ostiralean, Gipuzkoako Txapelketako finalerdiak jokatu zituzten Hernaniko bi bikotek, seniorren 2garren mailan. G. Jauregi-E. Perezek, 30-21 irabazi zieten G. Tijero-E. Gutierrezi. Partidu luzea izan zen eta hiru zati izan zituen. Hasieran irabazleak nagusitu ziren, ondoren aurretik jarri ziren Tijero eta Gutierrez, baina 21na berdindu ostean, hasierako joera hartu zuen partiduak. Finalak, urriaren 26an izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!