Lau bikote, azken faseari begira

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 22a, 02:00

Lau bikote sekulako denboraldia egiten ari dira. Oraindik ez dute partidu bakar bat galdu eta asteburu honetan ere hala izan da. Hori horrela, Pagola-Lazkano kadeteek, Cisneros-Rodriguez jubenilek eta Ojuel-Aizpitarte, Oiaga-Esnaola seniorrek azken fasea esku eskura dute. Horiez gain, Lujanbio-Altuna seniorrek ere irabazi egin dute asteburu honetan eta azken fasea jokatzeko aukera badute oraindik. Etxenike-Etxegoien seniorrek, berriz, galdu egin zuten eta azken fasera sailkatzeko aukerarik gabe geratu dira. Ander Lopezek ere galdu egin zuen, baina ez du eraginik izan, dagoeneko sailkatua baitzegoen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!