Volvo Promozio Torneoa Otaegik eta Olazarrek irabazi dute, merezimendu guztiz, Etxabe II eta Labakaren kontra. Olazar eta Etxabe IIaren arteko lehiak erabakiko zuela finala nahikoa agerikoa zen, biek baitzuten besteek baino esperientzia gehixeago. Borroka horretan Olazarrek irabazi zuen, eta txapelak beraientzat dira. Etxabe IIak irabazi duena, Binakako Txapelketa Nagusian jokatzeko aukera, Julen San Miguelekin, gainera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!