‘Sortuko dira besteak’ larunbatean, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 21a, 02:00

Euskal Herriko hainbat hiri eta plazatan arrakasta izan ostean, Hernanira iritsiko da larunbatean, Sortuko dira besteak emanaldia. Bere ibilbide bat egina duten euskal artistak elkartu, eta kontzertu eta ikuskizun guztiz bitxia eskaintzen dute, garai bateko kantak eta letrak errekuperatu, eta moldatu eta kanta berriak emanez. «Iraganari errespetuz begiratu eta etorkizuna aldarrikatzen duen errezitaldi gogoangarria» antola­tzaileen hitzetan.

Ahots esanguratsuak, letra esanguratsuak
Hernanin sei ahots ezagun izango dira, eta bidea hasi berri dutenak ere bai. Alex Sardui, Mikel Urdangarin, Petti, Olatz Prat, Estitxu Pina­txo eta Mixel Ducau-k kantatuko dute elkarrekin, eta ho­rrez gain, Iosune Ma­rin hernaniar gaztearen ahotsa ere entzungo da. Mu­sika ere ari­ko da Marin, eta horretan bes­te hernaniar bat izango du lagun, Joxan Goikoe­txea, hain zuzen.
Letrak ere bertako kantautore klasikoen interpretazioak dira, eta Leonard Cohen, Pablo Milanés, José Afonso, Joe Cocker edo Janis Joplin bezalako artisten doinuak euskarara moldatu dituzte. Horretan ere laguntza ezinhobea izan dute: Atxa­ga, Uribe, Arzallus, Garzia...

Saioa, larunbatean, 21:30­etan, kiroldegian. Txartelak sal­­gai Oindi eta Aralar tabernetan, eta Biterin, 15 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!