«Errumaniar asentamenduak deseginda egongo dira 2017rako, integrazio proiektua osatuta»

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 22a, 02:00

Gipuzkoako Gizarte Poli­tikako diputatu Ander Ro­dri­guezek bere babesa azaldu zi­on atzo «Hernani eta As­tiga­rra­­gan egiten ari diren integrazio prozesuari, Arar­te­koak ere­­du­garritzat jo due­na», azaldu zuen. Batez ere, lorpen garran­tzitsutzat jo du, errumaniarren kanpamenduko haurrekin egin­dako lana. Gaine­ra­tu zu­en, asentamenduak 2017ra­ko deseginda egongo direla, «bertako biztanleek gi­zar­teratzeko proi­ek­tua osatu on­doren». Ur­te bukaerarako zazpi txabola kenduko dituzte: lau familia etxebizitza normalizatuetan egongo dira eta beste hiru, zubi lanak egiteko etxeetan. Diputatuak argitu zuen, pertsona hauek 7 urte daramazkitela gune inundagarrian bizitzen eta larrialdi egoeratan kontuan izaten di­rela eta babesa ematen zaiela, beste kasuetan bezala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!