Elkarte bakoitzeko bi bikote onenak, guztira 24 bikote neurtuko dira hilabetez, elkartearteko mus txapelketan. Aurten Santa Barbarak antolatu du txapelketa, eta partida guztiak bertan jokatuko dira.
Bihar hasiko da txapelketa, eta hilabetez jokatuko dituzte partidak, hasieran ligillan eta gero zuzenean elkar eliminatzera. Finala azaroaren 22an jokatuko dute. Partida guztiak 21:00-22:00 bitartean hasiko dira.
Aste honetan hiru egunez dira partidak. Biharkoak: Karobi A-Xalaparta A; Etxebe-rri A - Santa Barbara A; Elizatxo A-Ur Mia A; Goiz Eguzki A - Sagastialde A; Elizatxo B - Santa Barbara B; Ur Mia B- Goiz Eguzki B.