Txantxilla auzoko festa antolatu dute gaur, aurreneko aldiz. Eta auzo elkarteak egitarau zabala antolatu du, indarrean hasteko. Egun osoko festa izango da. Dianarekin esnatuko dira auzotarrak eta ondoren, kros herrikoiari ekingo diote.
Kros herrikoia: Santa Barbara igo eta jaitsi
Kros herrikoia 10:30etan abiatuko da (aurretik kros txikia egingo da auzoan). Santa Barbara igo eta jaitsi egin beharko dute parte hartzaileek, hau da, 6 km inguru. Parte hartu nahi dutenek, gaur bertan izango dute aukera izena emateko, 10 euroan.
Sari ederrak izango dira, besteak beste, irabazleentzat eta baita Santa Barbara ermitako kanpaia jotzen duen aurrenekoarentzat ere. Sari banaketan, Peru Alfaro atletari omenaldi txiki bat egingo diote.
Txupinazoa, Xanti ‘Salsero’ren eskutik
«Gurea auzo berria da, baina lehenago ere hemen hainbat familia bizi izan da. Txupinazoan hori gogoratuko dugu», azaldu dute Jai Batzordeko kideek. Eta hori horrela, txupinazoa Xanti Zubeldia Salserok botako du, Txantxillan urte luzez baratza eta etxola edukitakoa eta herriko festei oso lotua. 12:00etan izango da hori. Handik aurrera, ez da ekintzarik faltako. Entzierroa ere antolatu dute, gurpildun zezenekin.
Tortillak entregatzeko
45 minutu
Arratsaldeko 18:00etan, patata tortilla lehiaketa hasiko da eta tortillak entregatzeko 45 minutu izango dira. Ondoren, tortilla pintxoak doan banatuko dituzte. Gose denarentzat, sardin jatea ere izango da. Eta parranda luzatzeko, BH Rojaren kontzertua. Hasi bezala, txupinazoarekin bukatuko dira festak.
EGITARAUA:
Esnatzeko, diana.
10:30, herri krosa: Txantxilla-Santa Barbara-Txantxilla. Aurretik, kros txikia.
Sari banaketan, Peru Alfarori omenaldia.
10:30, gaztetxoentzako
tailerrak, Gazte Txokoarekin.
10:30, haurrentzako jolasak.
Egun osoan, puzgarriak eta barrakak.
12:00, txupinazoa, Xanti Zubeldia ‘Salsero’ren eskutik.
Ondoren, erraldoi eta buruhaundiak, eta txistulariak.
Gero, pintxo-potea karpan.
13:00, paella razioak karpan.
17:00, haurrentzako ikuskizuna, Apaxi kontalariarekin.
Ondoren, txikientzako
entzierroa.
18:00, txokolatada.
18:00, patata tortilla lehiaketa. Entregatzeko ordua, 18:45etan itxiko da.
Ondoren, Hernaniko bertsolari gazteak. Epaile lanetan ere ariko dira.
Ondoren, sardin jatea.
22:00, BH Rojaren kontzertua.
00:00, festa amaierako
txupinazoa eta traka.