Hego haizea eta epela emana dago gaurko, Udazken Kulturalerako ezin hobea, ekitaldi mordoxka diren egunean. Mendi ibilaldia egingo dute goiztiarrenek, 09:30etan, Epeletik abiatuta. Arratsaldean berriz, 17:00etatik aurrera, auzoko produktuen azoka, eta sagardoa, gaztaina erreak eta tortilla patata lehiaketa, urteroko Auzoko Festan. Aurten frontoian izango da.
Putzuak egin dituzte
Atzo anfibio eta narrastientzako hiru putzu bukatu zituzten Epelerrekan, zepadi inguruan, eta ingurua txukuntzen ere aritu ziren. Gazte eta heldu, 50 bat lagun aritu ziren lanean, eta Aranzadiko kideen azalpenak adi entzun zituzten. Etorkizunean, 15 anfibio eta narrasti espezie azaldu litezke putzu horietara. Eta atzo ikusi zuten lehendabizikoa: Lehorreko ingel gorriya (Rana temporaria).