Urteurren festa gaur, Lizeaga auzoan

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 20a, 02:00

Lizeagan memoria egiteko eguna dute gaur, 50 urte bete baitira urbanizazioa egin zela. Ekitaldi ofiziala, eguerdiko 12:30etan egingo dute Gay Murren, eta bertan aurreskua dantzatuko da, eta plaka bat jarriko da oroigarri gisan.

Musika Bandak kontzertua
Hernaniko Musika Bandak ondoren joko du, 13:00ean, eta 5 obra interpretatuko dituzte. Egun berezia du bandak ere, Pedro Cárcamok azkeneko aldiz joko baitu bandako kide gisara, 38 urtez bertan aritu eta gero. Goizean Zaharren Egoitzan Ekitaldi ofizialaz gain, ordea, aurreskua dantzatzera joango dira 11:30etan Zaharren Egoitzara, eta festa bukatzeko, bazkaria egingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!