Herritarren txanda izango da gaur, eta 20 bikote neurtuko dira, bakailua pilpilean zeinek hobea jarriko. Aste guztian jatetxe eta tabernak izan dira bakailu menuak eta pintxoak jarri dituztenak, eta sekulako arrakasta izan du ahaleginak, jende asko ibili baita bateko eta besteko mokadu-goxoak probatzen.
Txapelduna, eta gaur saria jasoko duena, Ereñotzuko Irrintzi taberna, ia 8ko mediarekin. Pintxoaren izena ere, azken modakoa: Relaxing cup of bakailoa in Ereñotzu. Bigarren postua Joxe Marik lortu du kaxuelitarekin, eta hirugarrena Aralar taberna izan da, famatu egin den brandadarekin.
Txapelketa, azoka eta festa
Bakailu Asteari festa giroan esango zaio agur aurtengoz. Azoka berezia eta haurrentzat jokuak izango dira Urbietan kalean, 10:00etatik 14:00etara. Pilpil txapelketa, bakailu pintxoak, sari banaketak, sagardoa eta abar luze bat, Atsegindegiko plazan, 11:00etatik aurrera.