Hernaniko pelotariek 20 partidu jokatuko dituzte asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 19a, 02:00

Asteburu honetan, Herna­niko pelotariek 20 partidu jokatuko dituzte, Gipuzkoa­ko Txapelketaren barruan. 14 pelotari infantilek asteburu honetan debutatuko dute txapelketan. Bakarka jokatuko dute lauterdian. Hernani da Gipuzkoako Txapelketan pelo­tari gehien dituen taldea eta agerian uzten du pelotak momentu honetan herrian duen indarra. Rufino Rekalde arduradunak azaldu duenez, «helburua da ahalik eta sailkapen onena lortzea eta garrantzitsuena dena, partiduak jokatu eta lehiatzen ikastea».

6 partidu garrantzitsu
Asteburuan jokatuko diren 20 partiduetatik, 6 dira bereziki azpimarratzekoak. Alde batetik, Pagola-Lazkano kadeteen, Cisneros-Rodriguez jubenilen eta Ojuel-Aizpitarte seniorren partiduak daude. Hiru bikoteek ez dute partidu bakar bat ere galdu eta aukera asko dauzkate azken fasera iristeko. Bestetik, oso garrantzi­tsuak dira baita ere, Lujanbio-Altuna, Etxenike-Etxegoien eta Oiaga-Esnaola seniorren partiduak. Hiru bikoteei garaipenak besterik ez die balio azken fasea jokatu nahi baldin badute, behintzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!