125 lagun atletismo taldean; inoiz baino gehiago

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 19a, 02:00

Marka guztiak hautsita, inoiz baino atleta gehiago dabiltza aurten CD Hernani atletismo taldean. Denera, 125 lagun. Federatuei dagokienean, 95 dira haur eta gazteak eta 7 beteranoak. 23 lagun, berriz, emakumeen talde herrikoian dabiltza. Lasterke­te­tan, hernaniarren parte har­tzea ere asko haunditu dela azaldu dute atletismo taldeko arduradunek. Ostegun iluntzean taldearen aurkezpena egin zuten den­boraldi berriari begira, eta taldearen berri emateaz gain, eskerrak eman zizkieten atletismoa aurrera eramaten la­gun­tzen duten guztiei: entre­na­­tzaileei, klubeko arduradunei, udal ordezkariei, kiroldegiari... 

Adarraga Memorialak, 50 urte
Urtero bezala, lasterketa ugari ere antolatu ditu denboraldi honetan, atletismo taldeak. Ale­bin eta infantilentzat eskolarteko lehiaketak izango dira otsaila bitarte. Urtarrilaren 19an, berriz, Adarraga Memo­riala izango da eta aurten 50 urte beteko dira memoriala egiten dela. Horrez gain, Sagar Lasterra eta Azeri Bila ere izango dira. Bestalde, loteria salgai dagoela jakinarazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!