Faboritorik gabeko finala, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 19a, 02:00

Promozio Txapelketako finala jokatuko dute gaur Etxebe II-Labakak eta Otaegi-Olazarrek. Bi bikoteek ez dute partidurik galdu txapelketa osoan eta biak dira hautagai txapelak janzteko. Gaurko finalak ez du beraz, bikote faboritorik. Galarretan 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidua izango da. Bestalde, estelarrean, hiru biren aurka ariko dira: Barrenetxeak Juaristi eta Utergarekin jokatuko du Urriza eta San Miguelen aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!