Euskal Liga gaur hasiko dute senior eta kadeteek. Eta etxean ekingo diote ligari. Seniorretan, bi talde izango ditu Hernanik: Txinparta, iaz liga honetan aritu zena; eta Landare, oinarrian, iaz jubenil mailan jokatu zuten jokalariekin osatua.
Hernaniko bi taldeek multzo desberdinetan jokatuko dute eta multzo horietako aurreneko hiru taldeek hurrengo faserako txartela lortuko dute. Eta ligaxka horretako irabazleak, Ohorezko B mailara igotzeko promozioa jolastuko du.
Gaurko partiduei dagokienean, kadeteek 15:30etatik aurrera jokatuko dute, Ordiziaren aurka. Ondoren, Landarek jokatuko du, 16:45etatik aurrera, Ordiziaren aurka baita ere. Eta azkenik, Txinparta taldea neurtuko da Arrasateren aurka, 18:15etatik aurrera.
Hernaniko 3 jokalari, Euskadiko selekzioarekin
Aurreneko aldiz, emakumezkoen zazpiko txapelketa autonomikoa jokatuko da gaur Bartzelonan eta bertan izango dira Hernaniko 3 jokalari: Maialen Aranegi, Amaia Erbina eta Marta Tejero.
Ohorezko taldea, bihar
Ohorezko Mailako taldeak bihar jokatuko du Santanderren aurka, San Roman zelaian.