Bukatu da herri baratzetarako izena emanda zeudenen itxaron zerrenda eta herritarrek aukera dute berriz izena emateko. Eskaerak aztertu eta onartu ahala, itxaron zerrendara gehituko dira, sarrera dataren arabera. Beraz, baratzaren batean bajaren bat dagoen bakoitzean, itxaron zerrendako aurrenekoak izango du baratza eskuratzeko aukera. Eskaera orria eta NANaren fotokopia entregatu behar dira, Udaleko Sarrera Erregistroan. Informazioa eta eskaera orriak Udaleko Sarrera Erregistroan daude eta www.hernani.net-en.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!