Bakailu pintxoak eta menuak gaur, eta bakailua pilpilean bihar

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 19a, 02:00

Bakailu Astea azken bi egunetan da, eta izango da zer probatu eta ikusi gaur eta bihar. Dendetako eskaparateak apain-apain eginda daude egon dira aste osoan, eta horrez gain, tabernetan bakailu pintxoak izango dira eta Errioguarda eta Iturralde jatetxeetan menuan eta kartan. Bihar berriz, goizeko 10:00etatik aurrera, azoka berezia eta haur jokoak Urbietan, eta 11:00etan bakailua pilpilean txapelketaren hasiera, sari banaketak, pintxoak eta sagardoa Atsegindegin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!