Lizeagako urbanizazioa orain dela 50 urte egin zuten, eta hura gogoratzeko aurreskua, plaka jartzea eta Musika Bandaren kontzertua izango dira.
Aurreskua bi lekutan
Eguna hasteko, 11:30etan Zaharren Egoitzan aurreskua dantzatuko zaie bertako aiton-amonei. Gero ere, dantza bera egingo dute, baina Lizeagan bertan, Gay Murreko patioan. 12:30etan izango da aurreskua, eta ondoren plaka bat jarriko dute urteurrena gogoratzeko. Ondoren, Musika Bandaren kontzertua, 13:00ean.
Roberto Pachecok zuzenduta, 5 obra joko ditu bandak, eta kide historiko bat agurtuko dute, Pedro Cárcamo, 38 urte bandan egin eta gero.
Auzo bazkariarekin bukatuko dute eguna.