Putzua gaur; mendi ibilia eta auzoko festa bihar

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 19a, 02:00

Putzu berria izango dute laister Epelerrekako Zepadi inguruan, eta auzolanean egin­­dako poza, asko eta as­ko­rentzat. Goizeko 10:00etan abiatuko dira Epeleko haur parketik, eta dezenteko koa­dri­la izatea espero dute, hala baitaude izena emanda. Be­rez 15 anfibio eta narrasti es­pezie inguruk erabiliko du etor­­kizunean putzu hori, eta beste hain­bat animalia ere ingu­ra­tuko dira; biodiber­tsi­tate ede­rreko pun­tua bihur­tuko da, alegia, denbora­re­kin.

Mendian ibili goizean, eta arratsaldean auzoko festa
Udazken Kulturalaren ba­rru­an egun markatua dute bihar. Mendi ibilia egingo dute goi­zean, 09:30etan Epeleko par­ketik abiatuta, eta arra­tsal­dean beste era bateko plana: sagardoa eta gaztaina erreak, auzoko produktuen azoka, eta patata tortilla lehiaketa. Auzoko festa deitzen diote urtero igande honi, eta 17:00­etatik aurrera jarriak izango dituzte postuak.

Ekitaldiak datozen egunetan
Udazken Kulturala ostegu­nean hasi zen sugeei buruzko ekitaldiarekin, eta datozen egunetan jarraipena izango du. Besteak beste, ostegunean energia garbiei buruz ariko dira; Goiener proiektua azal­duko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!