Sagastialdeko mus txapelketak baditu irabazleak: Juanma eta Xabi. Beraiek irabazi zuten finala Fernando eta Emilioren kontra, eta hirugarren Ruben eta Juan geratu ziren. Joan den astean egin zuten sari banaketa, afalostean, eta elkarteko beste 20 kide ere bildu ziren afaritara. Giro ederrean afaldu zuten juntakideek jarritako otordua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!