San Martin eguna ospatzeko, Argazki Lehiaketa antolatu du Aranoko Jai Batzordeak, beste hainbat ekitaldiren artean. Eta argazkiak aurkezteko epea zabalik dago dagoeneko. Epea azaroaren 3an bukatuko da arratsaldeko 20:00etan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, edozein argazkizalek hartu dezake parte. Gaia honakoa da: Aranoko paisaia megalitikoak.
Saria, Aranon asteburu bat
4 pertsonentzat
Sari ederra ere izango da irabazlearentzat; Aranon asteburu pasa bat, hain zuzen: Kontseju tabernan 4 pertsonentzat bazkaria edo afaria, eta Bixargorri landetxean asteburu pasa, 4 pertsonentzat.
Argibideak: arano.mendia@gmail.com edo Kontsejun.