‘Ugaldetxoko Basoak’ ibilaldi gidatua, igandean 09:15etan abiatuta

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 19a, 02:00

Mendi ibilaldia izango da Ugaldetxo inguruan igande honetan, adituen komentarioekin lagundua, goizeko 09:15etan abiatuta, Ugaldetxo jatetxetik. Errenteriako eta Donostiako udalak antolatuta, eta Añarbeko Mankomunitatea ere tartean dela, Añarbeko Baso Erreserba sortu berri dute, eta urtean zehar hori ezagutarazten ari dira Añarbe inguruko herrietan. Igande honetan euskaraz izango dira azalpenak eta azaroaren 9an erderaz. Dohainik izango da, eta norberaren kontu jana eta edaria. Buelta, 14:00etan. Informazio gehiago eta izenematea: info@galemys.com edo 943 55 54 31.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!