Irazustabarrena finalerdietan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 18a, 02:00

Amaia Irazustabarrenak fi­nalerdia jokatuko du gaur, Uruguairen kontra, 22 urtez azpiko munduko trinkete txapelketan. Espainiako se­lekzioarekin ari da jokatzen Ira­zustabarrena, txandaka, Rebe­ka Contin eta Maitane Abu­ru­zarekin. Ligaxkako bi partiduetatik bat jokatu du Ira­zus­tabarrenak, eta erraz irabazi, Contin lagun duela, Vene­zue­laren kontra. Beste partidua, Continek eta Abu­ruzak jokatu dute, Frantzia­ren kontra, eta juxtu-juxtu irabazi.

Argentinak eman du sorpresa
Espero ez zela, Argentinak eman du ustekabekoa txapelketan, ligaxkako bi partiduak irabazita. Uruguai zen berez faborito, baina ligaxkan gal­du egin du Argentinaren kontra, beraz, taldeko bigarren geratu da. Espainiako selekzioak lehenengo postua lortu du bere taldean, eta beste taldeko bigarrenaren kontra jokatuko du finalerdia, hain zuzen, Uruguairekin kontra.

Aurkari gogorrak
Hemendik aurrera, ez dago partidu errazik. Uruguai bera oso gogorra da, Argen­tinak sorpresa eman du, eta Fran­tziak ere nahikoa lan eman dizkie aurreko partiduan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!