Tailerrak egiten ari dira astelehenero Goiz Eguzki jubilatu etxean, memoria lantzeko. Behin adin batera iristean, askoren kezka izaten da memoria galtzea, Ongintzak horretarako prestatu ditu kurtso horiek. Euskerazko taldea eta gaztelaniazko taldea sortu dira, eta euskerazkoan badago oraindik lekua. Horregatik, Ongintzatik animatu egin nahi dituzte euskal hiztunak, euskerazko taldean izena ematera. «Sumatu dugu, zenbaitek beldurra duela euskeraz tailerrak ez ulertzeko. Guk esan nahi diegu, erraz ulertzeko moduko ariketak egiten direla, eta ez izateko beldurrik euskerazko taldean apuntatzeko».
Memoriarekin zer ikusia duten ariketa guztiak
Tailer horiek oso praktikoak izaten dira, eta memoriarekin zer ikusia duten alde guztiak lantzen dira. Informazioa jaso egin behar da lehenengo, eta horretarako ezinbestekoa da arreta. Informazio hori buruan ondo gordetzea, eta hori nola egin litekeen ikustea. Informazio hori oroitzea edo berriz burura ekartzea... Eguneroko gauzak ahaztea, edo hitz, izen, eta gertaera berriak ahaztea oso normala izaten da, eta hori ere lantzen dute tailer horietan.
Izenematea, Ongintzan
Tailerrean apuntatu nahi duenak Ongintzara joan behar du (Sandiusterri), edo deitu: 943 55 78 54.