Mikel Paino eta Jon Ander Puertas, Espainiako Selekzioarekin

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 17a, 02:00

Mikel Paino Irigaray hernaniarrak Europako txapelketako sailkapen proba jokatuko du 18 urtez azpikoetan, urriaren 24tik azaroaren 2ra. Jon Ander Puertas lasartearra ere bertan izango da, Hernanin jokatzen duena bera ere. Urriaren 18tik 23ra Marbellan izango dira Espainiako Selekzioarekin kontzentratuta, eta urriaren 24tik aurrera Portugalen jokatuko dute Europako txapelketarako sailkapen fasean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!