elikadura burujabetzari buruz ariko dira gaur, 19:00etatik aurrera Biterin. Bizilur elkarteko kideek dokumentala emango dute, Euskal Herriko eta munduko nekazariei egindako elkarrizketak biltzen dituena, batez ere nazioartean elikadura burujabetzaren alde ari direnei egindako elkarrizketak. Ondoren esperientzien mahaia deitu diotena izango da. Esperientzia interesgarriak kontatuko dituzte Imanol Arana baratzagileak eta herritarrentzat astero otarrak osatzen dituenak, Aikari Lizaso berrerabilpen zentruko kideak eta Denboraren Bankua martxan jartzen ari denak, eta Assumpta Ayerdi Emauseko kideak.