Hastera dijoa herriko tabernen auzia, tartean hernaniar bat inputatuta dela

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 17a, 02:00

Ezker abertzaleko 40 kide inputatuta daude. Auzibidean dira Garin taberna eta beste lokal bat ere.

berez gaur da hastekoa 35/02 sumarioa, edo herriko tabernen kasua deitu diotena. Ezker abertzaleko 40 kideren kontrako epaiketa da, eta tartean dago hernaniar bat, Juanpe Plaza. Plazari 10 urteko kartzela zigorra eskatzen diote. Garin taberna eta Plaza Berriko lokal bat ere auzibidean dira.

«Epaiketa politikoa»
Sortuk bere garaian adierazi zuen, epaiketa erabat politikoaren aurrean gaudela, eta «bake prozesuari erasotzea» dela Espainiako Gobernua­ren helburua. PPk bakeari beldurra diola dio Sortuk, «badakielako herri honi bere etorkizuna erabakitzeko aukera ematen zaionean, estatu bat eraikitzea erabakiko duela. Horregatik, gatazka betirakoa izan dedila nahi du PPk». Sortuk adieraziaren arabera, «herri moduan, arrazoi demokratiko osoz erantzun­go diegu; neurriko eran­tzuna emango diegu, epai­keta eta eraso politikoen aurrean, konponbidearen alde egiteko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!