Irailean festa haundia egin zuten Hernanin eskubaloian ibilitako hainbat eta hainbat hernaniarrek. Festa hori antolatu zuen taldeak eskerrak eman nahi izan dizkie inguratu ziren guztiei, eta egun ederra pasa zutela adierazi dute. «Benetan oso egun polita pasa genuen aspaldi ikusi gabeko jendearekin elkartu eta ahaztuta genituen anekdotak gogora ekartzen».
Horrez gain, jakinarazi dute salgai dagoela DVDa, Hernaniko eskubaloiaren historia biltzen duena. Kixkal tabernan lortu liteke, edo telefono honetara deituta: 943 33 19 46. Prezioa, 10 euro.