Protagonisten artean izango da Imanol Kamio ereñotzuarra, pianoan. 19:00etan, Biterin.
bertsoa, musika eta gehiago izango dira ostiralean, Biterin, Ez gara Palestinaz ari emanaldian. Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariak ariko dira kantuan, eta gitarra eta pianoan Aitor Atxega lasartearra eta Imanol Kamio ereñotzuarra.
Bi bertsolariek saio erabat intimoa prestatu dute, euren barru-barruko burutazioekin egina. Seriotasunetik umorera salto egiten asmatuko dute protagonistek, eta eszenografia bereziarekin, antzerki ikutu haundiarekin, saioa arin bukatzeko bidea egingo dute.
Sarrerak hartzeko, ostiral goizean, Plaza Feministan eta arratsaldean Biterin bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!