Hiru argazki gutxienez, eta sei gehienez, argazki lehiaketan parte hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 15a, 02:00

Mendiriz Mendi elkarteak argazki lehiaketa martxan dauka, eta ostiralera bitarte dago aukera argazkiak entregatzeko. Gehienez sei argazki presentatu litezke, eta gutxienez hiru; horietako batek Hernanin aterea behar du (jarri egin behar da zein den Hernanikoa). Kalitate haundian eta tiff edo jpg formatuan entregatu behar da, cd edo usb batean. Entregatzeko egunak, osteguna eta ostirala, 20:00etatik 21:00etara, elkartean bertan. 70 euroko sariak izango dira, eta trofeoak ere bai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!