Musika eta bazkaria igandean, auzoaren 50garren urteurrena ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 15a, 02:00

Lizeaga auzoko urbanizazioak 50 urte bete ditu aurten, eta datorren igandean festa egingo dute, hori ospatzeko. Musika, dantza eta jatena izango dira protagonista, eta besteak beste, Udal Musika Bandak kontzertua emango du. Goizeko 11:30etan hasiko dute festa, Sandiusterrin, bertako aiton-amonei aurreskua dantzatuta. 12:30etan, aurreskua dantzatuko dute, baina kasu honetan lizeagatar guztien omenez, eta Gay Mur ikastetxeko jolastokian; plaka bat ere jarriko dute hori gogoratuko duena. Udal Musika Bandaren kontzertua dute 30 minutu beranduago, 13:00ean, Gay Murren bertan. Azkenik, Herri Bazkaria egingo dute 14:30etatik aurrera. Txartelak salgai daude ostiralera bitarte betiko tokietan. Argazki historikoak ere jarriko dituzte ikusgai.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!