Ohorezko mailan, Hernanik Santanderren kontra jokatuko du igandean, 12:30etan, Santanderko Albericia zelaian. Autobusa aterako da 09:15etan Atsegindegitik, errugbizaleentzat, eta txartelak salgai daude, 20 euroan, Zintzarrin eta Landaren, ostegun arratsaldera arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!