Azken fasea jokatzeko bidean dira Ojuel-Aizpitarte eta Altuna-Etxegoien

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 15a, 02:00

Gipuzkoako Txapel­ke­ta­ko azken fasea jokatzeko bo­leto asko dituzte bi bikote her­naniarrek: Ojuel eta Aiz­pi­tartek 1go mailan, eta Al­tu­nak eta Etxegoienek 3ga­rren mailan.

Ojuelek eta Aizpitartek par­­tidurik galdu gabe ja­rrai­tzen dute, eta azken asteburuan ere erraz irabazi dute, 22-8, Lagunak taldeko bikotearen kontra. Altunak eta Etxe­goienek ere eutsi egiten dio­te azken fasea jokatzeko au­ke­ra­ri, berriz ere irabazi egin baitute asteburuan. Mu­rumen­diri erraz irabazi zioen, 22-4.

Gainerakoak galdu
Guztira 6 partidu jokatu di­tuzte hernaniarrek, asteburuan, eta emaitza pattal xa­marrak izan dira, lau partidu galdu baitituzte, eta bi soilik irabazi.  
Lopez eta Altunak estu hartu zituzten aurkariak, nagusietan, Aurrera Saiaz taldearen kontra 22-18 galdu baitzuten. Arizkorretak eta Zurutuzak berriz, beste mu­turreko emaitza ekarri zuten,  aurkezterik ez zuten izan, eta 22-0 galdu zuten. Urkizuk eta San Sebastianek 22-14 galdu zuten, horiek ere Aurrera Saiazen kontra. Eta azkenik, kadete mailan, Ariz­mendik eta Berasartek tantu erdiak egin zituzten Berga­rako bikotearen kontra, 22-11, azken emaitza. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!