Hernani-Urnietako Fiare taldeak hitzaldia eta bilera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko urr. 15a, 02:00

Herriko taldea sortu dute, eta orain dei egin nahi diete taldean parte hartu nahi duten guztiei, azaldu daitezela Biterira, gaur, 19:00etan.

Hernanik eta Urnietak taldea sortu dute Fiare Ban­ku Etikoaren barruan, eta gaur hitzaldia eta bilera dituzte, jendeari Banku Etiko bat zer den azaltzeko. Dei egin diete beste bankuekin ezer jakin nahi ez duten guztiei hitzaldira azaldu daitezela, Biterin, 19:00etan.

Europako banku etikoa
sortzeko asmoa

Hernani-Urnietako Fiare taldeak parte bat gehiago izan nahi du Fiareko proiektu orokorrean, eta 2014a ikusten dute urte oso interesgarria. «Aurtengo kurtsoa hasi nahi dugu asmo batekin: 2014an proiektua erabat indartua egotea, Italiako Banca Popo­lare Eticarekin elkartzera baikoaz, eta Euro­pako banka etika bat sortzeko bidean».

«Nahi dugu, kreditua
justiziaren zerbitzura jarri»

Fiare bankuak Hernani-Ur­nietan jarraipen taldea izango du beraz, eta asmo oso ja­kinak dituzte aurrerako. «Nahi dugu, herritarren esku egongo den banku bat, kreditua justiziaren zerbitzura jarriko duena, garatzen lagunduko duena, gizartetik apartatzeko zorian dauden herritarrei lagunduko diena, ingurugiroaren orekari lagunduko diona, kooperatibismoa bultzatuko duena... hori guztia egiteko, banku horren izan beharra dauka aberasteko asmorik gabea, eta guztiontzako onuragarri den horri lagunduko diona».

«Egungo bankuek ez dute sinisgarritasunik»

Hernaniko Kronikari bidalitako prentsa oharrean gogor kritikatzen dute egungo ban­ku modua. Horretarako, An­drea Baranesen hitzak aipatzen dituzte, Etika Ardu­ra­tsuaren Fundazio Kultura­leko lehendakaria, bera. Ba­ranesek hala dio, «Banka tradizionalak ez du jada sinesgarritasunik: miloika euroko irabaziak, legearen aurrean inpunitatea, erreskateak diru publikoz, krediturik ez ematea, espekulazio finantzieroa, zabor-hipotekak, burbuja inmobiliarioa eta kaleratzeak, etikoak ez diren proiektuei finantziazioa ematea...».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!